Noticias

Ander Manterolari omenaldia

0

Labayruko Euskal Bibliotekak aurrerantzean Ander Manterola izena eukiko dau. Izan be, bera izan da liburutegi horren arima, 1970ean hasi zanetik.

Labayruko laguntzaileen Batzar Nagusian iragarri da izen-aldaketa, eta hori izan da atxakia Anderreri omenalditxua egiteko. Bertan egon dira Sancho el Sabiotik Jesus Zubiaga, Sabino Arana Fundaziotik Iñaki Goiogana, eta Lazkaoko beneditarren liburutegitik Juan Jose Agirre eta Miren Barandiaran. Euskodok taldetik be ordezkaritza ederra egon da batzarrean, Luis Angel Gainza buru dala. (gehiago…)