Noticias

‘Idazlagun’ zerbitzua emoten gabilz

0

Idazlagun zerbitzua emoten hasi gara Lakuan. Zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzak bertako langileei emoten deutsien laguntasuna da, idatziz euskerea erabili daien. Helburua da idatzizko sorkuntza bultzatzea euskerea ondo-ondo ez dakien funtzionarioen artean be. (gehiago…)

Eli Zallo beharlagunari erretiroa hartzeko ordua heldu jako

0

Hogeta hamar urtetik gora dira Eli Zallo lehenengoz Labayrun beharren hasi zanetik. Ordutik era askotako proiektuetan jardun izan dau: eskolak emoten, irakaskuntzarako materialak sortzen, administrazinoko langileak trebatzen, azterketa ofizialetarako materialak sortzen, hiztegigintzan…

Lan-talde askotan ibili da, eta beti izan da erreferente ziurra, etxeko euskera seguruaren jabe, persona moduan be zutabea. (gehiago…)

‘Munduenea’ bilduma barria prestatzen gabilz

0

Munduenea ipuin-bildumak hamar ipuin ditu, munduko beste hainbat herritakoak. Orain bigarren sorta prestatzen gabilz, beste hamar kulturatako ipuinakaz osotuta.

Hassania (Sahel), turkiera, ukrainera, poloniera, Mexikoko gaztelania eta nátuatl, kukama (Peru), japoniera, ingelesa, persiera edo farsi, eta Filipinetako tagaloa dira hurrengo bilduman sartuko diran hizkuntzak. (gehiago…)