Labayru Gaur

0
Celli, eskuman, kazetariakaz Bilbon.

On Claudio Maria Celli artzapezpiku eta Gizarte Komunikabideetarako Pontifize Batzordeko presidentea bisitan egon da ekainaren 23 eta 24an Bilboko eleizbarrutian. Artzapezpikua, Comunicación/Alkarren Barri eleizbarrutiko aldizkariaren eta Bizkaia Irratiaren 25. urteurreneko ospakizunen barruan etorri da, Eleizbarrutiko kultur erakundeek alkarregaz egiten daben jardueraren barruan.

23an Bilbora heldu eta jarraian, eleizbarrutiko erakundeakaz alkartu eta berbaldia egin dau “Eleiza Frantzisko Aita Santuaren sasoian eta komunikazinoa: erronka eta proposamenak” goiburupean. Ekitaldi horretan, Dorleta Alberdi Komunikazinorako saileko zuzendariak Eleizbarrutiko Komunikazino Egitasmoa aurkeztu dau.

Arratsaldez, Celli artzapezpikuak alkarrizketa-solasaldian parte hartu dau Bizkaiko komunikabideetako arduradunakaz.

24an, ostera, “Forum Europa. Tribuna Euskadi” deritzanak antolatutako ekitaldian parte hartu dau.

Bisita interesgarria izan da, gaur egun komunikazinoak daukan garrantziagaz jabetuta, bere ikuspegi profesionala erakutsi dau eta.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *