Labayru Gaur

0

Bizkaia Irratiak 25 urte bete ditu. Horren atxakian hainbat ekitaldi egin dabez, tartean dala 25 orduko emisino etenbakoa. Ez da edozer gauza hori gero! Gu be eurakaz egon gara; izan be, 2015ean egitasmo bat daroagu alkarregaz: Bizkaia Irratiko audio-artxiboa digitalizau eta edukiak katalogatzea.

Lana bidean dago, baina urriaren 31an irrati bidez emon eban orain artekoaren barri Igone Etxebarriak.

Artxibo horretan guztira 627 zinta dagoz, hainbat formatotakoak: Revox, kaseteak, pelikula modukoak… Hau da, digitalizazinoaren aurretik erabilten izan diran euskarriak. Zaharrenak 1983koak dira eta 2001era artekoak dagoz.

Zertarako hori orain digitalizau? Lehenengo eta behin entzungai ipinteko, honezkero entzuteko aparaturik be ez dago-ta. Eta bigarren, grabauta dagozan audio txatalik interesgarrienak eskura jartzeko behar eta gura dabezan guztientzat.

Edukiei jagokenez, kultura gaiak dira nagusi. Mahai-inguruak, alkarrizketa, prentsaurrekoak, saio monografikoak… dagoz. Hor aurkitu ditugu euskal kulturan izena dauken hainbat lagun: Jose Antonio Retolaza, Karmelo Etxenagusia, Agustin Zubikarai, Eusebio Erkiaga, Lino Akesolo, Gotzon Garate, Alfonso Irigoien eta zerrenda luzea.

Kalidadean gorabeherak dagoz, estudioan edo kanpoan grabauta dagozan, zinten egoera eta beste faktore askok eraginda.

Hurrengo pausoa txatalik onenak aukeratu eta kanporatzea izango da. Baina benetan lan ederra da, hurrengoentzat informazino asko gordeten dauena.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *