Zerbitzuak

Itzulpenak

Itzulpen zerbitzu kalidadekoa eta eraginkorra (gehiago…)

Normalizazio planak

Enpresetan eta administrazinoan euskera erabilteko planak (gehiago…)

Irakaskuntza

Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)

Ondarea gizarteratzea

Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)

Egitasmoak

Atlas etnografikoa Euskal Herriko etnografia bildumarik osoena
Euskal Biblioteka Liburu, aldizkari, liburuxka, audio, bideo, kartel, argazki, grabatu, mapa bilduma
Literatura Idazle klasikoen idazlanak, sorkuntza barria, herri literatura
Hiztegia Hiztegi elebiduna, hiztegi fraseologikoa
Urte sasoiak Urte sasoiei lotutako ospakizunak eta ohiturak batzen dituen egitasmoa da
Herri ondarea Herri-jakituria batu, landu eta belaunaldi barriei transmitidu
Etnotoponimia Leku-izenak informazino-iturri ikaragarriak dira: geografia, historia, bizimodua…
Bizkaiera idatzirako jarraibideak Mendebaldeko bizkai euskeraren ezaugarriak eta idazteko jarraibideak

Izan Labayru!

Labayru Fundazioa euskal hizkuntza eta kultura jagon eta zabaltzeko helburuagaz sortu zan. Zeregin horretan hainbat ekarpen egin ditu, eta aurrerantzean be misino berari eutsi beharra ikusten dau. Horretarako, ezinbestekoa dau gizarteko eragileen laguntasuna.

Labayru Fundazioa

Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…

Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).

Labayru Gaur

Tereza Lochmann artistaren bisita

0

Tereza Lochmann Txekiar Errepublikako artista bat da, azkenengo aldian Frantzian eta Madrilen bere proiektuak burutzen dabilena. Artista bisuala da, batez egurrezko neurri handiko grabatua lantzen dau. Hurrengo egitasmoetarako gizakiak eta animaliak lotzen dituen manifestazinoak aztertzen dabil. Horretan, alderdi estetikoa ezeze, alderdi antropologikoa be sartzen dala-ta, Labayrugaz harremanetan jarri da. Atzo euki genduan bere bisitea Derion, eta inauterien eta jolasen inguruan jardun genduan. (gehiago…)

Mundua ezagutzen lekuan lekuko jaien bitartez

0

Mundua zabala da, baina gure inguru txikian mundu bete kultura dagoz. Kultura horreek ezagutzea ezinbestekoa dogu alkarren arteko zubiak eregiteko. Eta bakotxak ospatzen dituan jaien barri izatea modu ona dala pentsau dogu, gizarte edo alkarteon bizimodua eta ohiturak hobeto ezagutzeko. Hori da Mundu bete jai egitasmoaren helburua.

Bilboko Udalagaz igaz egin genduan hitzarmenaren bitartez, sei kulturatako jai bana aztertu dogu. Honeek dira: Kolonbiako kandelatxoen eguna; Mexikoko hilen eguna; Errumaniako Egun Nazionala; Kamerungo Ngondo festibala; islamiarren Eid al-Fitr; Txinako Urtebarria. (gehiago…)

Javier Arrieta Artezkaritzako kideak idatzi guztiak webgune batera ekarri ditu

0

Javier Arrieta (Ondarroa, 1976) Labayruko Artezkaritzako kidea dogu 2017tik. Lanbidez Deustuko Unibersidadeko irakaslea da Zuzenbide Fakultadean eta Deusto Business School deritxonean. Zuzenbidean graduatua eta doktorea da bera. Behargin handia izateaz gainera, zaletasun asko ditu eta horrek eroan dau hainbat gai jorratzera orain arteko ibilbidean. Han eta hemen argitaratutako euskerazko idatziak batu egin ditu orain webgune baten. Egunotan Ondarrun eta Deustun bertan aurkeztu dau bere lan oparoaren erakuslehioa. (gehiago…)