Artxiboa

0
Añibarro familia Sarasola baserrian, 1967. Iturria: Bilduma pribatua.

Añibarro familia Sarasola baserrian, 1967. Iturria: Bilduma pribatua.

Normala da irakurleak gogoeta labur honen gaia apur bat zaharkitua aurkitzea, hausnarketak uztartzen dituen bi kontzeptuen ikusmoldeak gizartearen aurrerapenarekin batera bilakatu baitira. Gure lurraldeko herritar gehienek hiri handien inguruan garatzen dute euren bizitza, atxikimendu txikiagoa diote ondareari, eta familia tradizionalaren kontzeptuak hainbat familia ereduri utzi die lekua.

 (gehiago…)

0

Iturria: Nora Urbizu.

Oharkabean aldamenetik igarotzen garen arren, ohikoa da, oraindik ere, gure herrietako etxeetako hormetan argollak ikustea. Argolla, uztaia, anilla, txinga edo zirgilo moduan ezagutzen den objektu honek iraganaren berri ematen du. Bere xumetasunean ondare kultural izenda genezake; gure hiri eta herri paisaian txertatua dagoen objektu historikoa baita. Astoak edo abereak lotzeko erabiltzen ziren argollek, kaleetako aldaketa eta berrikuntza guztien alboan mantendu badira ere, arbasoen bizimoduekiko leihoa irekitzen dute. Izan ere, ondare sinboliko diren objektuok iragandako bizimodua gogora ekartzeko gaitasuna dute. (gehiago…)

0

Kutsidazu bidea, Ixabel filmaren fotograma. Iturria: Primeran.

Baserria euskaldunon ikur bereizgarrienetakoa da, berak barnebiltzen dituelako euskal gizarte eta kulturaren balio ugari, eta denboraren joan-etorriak baserriak emandako ondare immaterial hori egonkortu eta sustraitu du. Adibide bat jartzearren, Julio Medemen “Vacas” filmean ―zinemazalea naizenez, lizentzia hori onartuko didazue― istorioaren gorabeherek, gudek, arerioek, maitasunak eta traizioek hondo edo atze bera dute beti, baserria. (gehiago…)

0

Oriar jauregia. 2016. Iturria: Ametz Gurrutxaga.

Euskal Herriko baserriak ez dira soilik eraikin xume batzuk, memoria kolektiboaren zutabeak dira; gure iraganaren eta nortasunaren aztarna iraunkorrak. Haatik, baserriaren iruditegi xumearen atzean bada bestelako dimentsiorik. Azken batean, zerk egiten du eraikin bat baserri? Eta zerk jauregi? Eztabaida horretatik abiatzen da gaurko jarduna, eta horretarako Legorretan kokatutako Oriar baserria izango dugu idazki honen ardatz. (gehiago…)