Artxiboa

0
Ellande Alfaro pilotagile artisaua, pilota larrua josten. Sara (Lapurdi). Iturria: Labrit Ondarea.

Ellande Alfaro pilotagile artisaua, pilota larrua josten. Sara (Lapurdi). Iturria: Labrit Ondarea.

Kultura Ondare Immaterialaren (KOI) inbentarioei ekiterakoan, inbentario horren beraren ortzi-muga zehaztea ez da beti erraza izaten. Mugarik gabeko itsasoaz ari garela uste dutenak ez dira gutxi. Maiz, metodologia sistematizaturik gabeko egitasmoek mugagabeko esparruaren aitzakiapean ezkutatzen dute haien ezintasuna. Ez gara ari inbentarioen etengabeko berrikuspenaz, bere une bateko hedaduraz baizik, beti ere aldakorra dela jakinik eta tarteka gaurkotu beharrekoa.

 (gehiago…)

0

Egilea: Hibai Agorria.

Munduko Arrozak (Arroces del mundo – Riz du monde – Rice from the world – Thieb yi ci adunabi – Korpitcha lumjake – أرز العالم – বিশ্বের চাল – 世界稻米) ekimenak bere buruari buruz ematen duen definizioaren arabera, “kulturen arteko jaia da; herrikoia eta parte-hartzailea”. Bilboko San Frantzisko auzoan egiten da, Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako taldeak biltzen dituen koordinakundeak antolatuta, 2004az geroztik; ekainaren hasierako larunbat batean izaten da hitzordua, Ramadana data horretan egokitzen ez bada. (gehiago…)

0

Herrín de Camposko makila-dantza. Iturria: Labrit Ondarea.

Kultura-ondare immaterialaz pentsatu, eta, batez ere, norbaiti gai hori zer den azaltzen saiatzen garenean, lehenik eta behin, adierazpen ikusgarrienetara edo ikonikoenetara jotzen dugu: jaiak, emanaldi tradizionalak eta oroitzapenezkoak, musika, bertsolaritza, dantzak, kirola, artisau-teknikak…

Orain, lot dezagun kultura-ondare immaterialari dagokion ukiezintasunaren aldagaia (nahiz eta elementu materialetan oinarritu daitekeen eta oinarritu ohi den) generoaren aldagaiarekin: (gehiago…)

0
Espartzua lantzen.

Espartzua lantzen.

Kultura Ondare Immaterialaren arloan eztabaida eta buruhauste handiak sortzen ditu egile eskubideen araudiak. Izan ere, gure sistema juridikoak jabetzaren araberako lege sistema garatu du eta jabetza, immaterialaren esparruan, sorkuntza edota egiletzarekin lotzen du.

Zer gertatzen da, orduan, egile definiturik zehaztea zaila edo ezinezkoa den Kultura Ondare Immaterialaren adierazpideen kasuan? Nori dagozkio legeak aitortzen dituen “egile eskubideak”?

Akademian eta nazioartean oro har, Kultura Ondare Immaterialaren adierazpideez aritzerakoan, eztabaida sakonak sortzen dira zuzenbidearen esparruan. Izan ere, gure lege sistemek jabegoa eta egiletza bezalako kontzeptu eta printzipio sendoetan ardazten baitituzte eskubideak.

 (gehiago…)