Labayru Gaur

0

Bizkaia Irratian hamabostean behin parte hartzen hasita gagoz etnografia edo herri ondareko gaiei buruz. Oin dala hainbat urte egiten zan moduan, barriro heldu deutsagu parte hartze horri.

Era askotako gaiak erabiliko dira bertan, alde batetik egutegiagaz lotuta datozen ospakizunak, jaiak, ohiturak, urteko zikloak eta abar; eta bestetik, osterantzeko gaiak, kasurako, jateko ohiturak, lanbideakaz lotutakoak, familia eta herri mailan antolatzeko moduakaz lotutakoak eta abar.

Oraingoz Ziortza Artabek, Igone Etxebarriak eta Akaitze Kamiruagak parte hartu dabe, eta erabilitako gaietako batzuk honeek izan dira: umeen jolasak, ikastolen hasiera Bilbon eta orduko andereñoak, marijesiak, itsasoaren inguruan andrek bete dabezan zereginak.

Saioa astelehen eguerdian egiten da, hamabostean behin.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.