Euskal Kultur Erakundeak eta Labayru Fundazioak hainbat arlotan bat egiteko moduko erakundeak dira. Hori dala-ta, alkar ezagutzeko eta aurrerantzean bat egin ahal izateko bideak aztertzeko, Ustaritzera joan gara Labayrutik Igone Etxebarria, Akaitze Kamiruaga eta Jon Mentxakatorre. (gehiago…)
Zer da ondare immateriala? Zelan sailkatzen da? Zer agindu dago Unescon eta Eusko Jaurlaritzan babesari begira? Hainbat galdera sortzen dira ondare immaterialaren erregistroa egin behar danean, eta kontzeptuak argitzeko, hitzaldia egin euskun Labrit enpresako Gaizka Arangurenek. (gehiago…)
Otsailaren 20an, aurkeztu zan kultur-etxeko areto nagusian Labayru Fundazioak egindako Urduliz, gure zuztarren iturri izeneko ikus-entzunezkoa. Bertan alkartu ziran hainbat urduliztar euren herriaren barri jakiteko gogoz. (gehiago…)
Aspaldion ETBgaz alkarlanean gabilz gure argitalpenak euren plataformetan agertzeko. Oraingoan kulturako edukiak ETB On plataforman agertu dabez. Labayruk bere atala eukiko dau kultura arloan, euskera eta euskal kulturari buruzko edukiakaz.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.