Kategoria: Kategoria gabea

0

Bedia ezagutu gura dauenak bideo barri bi ditu herrian zehar ibilalditxu bat eginez auzoetan zeharkaldia egiteko. Bide batez, bide ondoan dagozan parajeak eta bertan egiten dan bizimoduaren barri hartuko dau herritarren ahotik.

Toponimia eta herri ondarea batzen eta zabaltzen dihardugu bete-betean aspaldian. Hainbat euskarritan ganera. Bideoan ibilaldi bat erakustea da bitarteko horreetariko bat. Ia gustukoak dituzuen.

Bedia oinez ezagutzen – Eroso-Ugarteko ibilbide erosoan

Bedia oinez ezagutzen – Bedia Zorionaren habia

0

Labayru Fundazioa zentro homologatua da EGA azterketa egiteko. Urtean deialdi bi egiten ditu, eta azterketak balio ofiziala dauka.

2009 eta 2013 bitartean egindako azterketak liburu baten argitaratu dira orain, hurrengo deialdietara aurkeztu gura dauenak ariketatzat erabili ahal izateko.

Ariketa idatziak ez eze, entzumena neurtzekoak prestau ahal izateko, CD bat dauka liburuak. Audioak entzun eta jagokiezan ariketak egiteko erea eukiko dabe ikasleek.

Liburuaren amaieran erantzun zuzenak datoz.

0

Bilboko Udalak Euskeraren Aholku Batzordea eratu dau, euskerari buruz Udalaren aholkulari izateko. Kideen artean Jokin Gorozika dago, Labayru Fundazioko presidentea eta EHUko Ingenieritzako irakaslea.

Jokinek ibilbide luzea dauka euskeraren munduan, itzultzaile, irakasle eta ikertzaile moduan. Lanbidez ingeniaritzan doktorea da, irakasle dihardu Bilboko Eskolan, eta eskolak euskeraz emoten ditu.

Ibilbide horretan, Eusko Jaurlaritzako Euskeraren Aholku Batzordeko kide dala gogoratu beharko litzateke.

Labayru Fundazioa barru-barrutik ezagutzen dau, baina azkenengo urteetan ardura nagusia dauka, Artezkaritzako presidentea da eta.

0

Sabino Arana Fundazioak, urtero emoten dituan Sabino Arana sarien artean, aurten kulturaren arloan Leopoldo Zugazaren ibilbidea saritu dau. Leopoldo kultur eragile, editorea, liburugile eta liburuzaina da. Bizitza osoan zehar euskal kultura zabaltzen jardun izana hartu dau kontuan epaimahaiak. Izan be, hainbat ekimenen bultzatzaile eta asmatzaile izan da. Ezagunenetako bat Durangoko Liburu eta Disko Azokaren fundatzaileetako bat izatea. Baina Labayru Fundazioaren sorreran be parte hartu eban; eta hasieran ezeze, erakundearen ibilbide osoan be bai. Aldi batean Artezkaritzako presidentea be izan zan.

Zorionak Leopoldo!