Kategoria: Kategoria gabea

0

Idatz & Mintz Literatur Atalen Sorta aldizkariaren 59. zenbakia argitaratu barri da. Literatura-sorkuntza, kritika, testu klasikoak eta ahozkoak dira aldizkariaren osagarriak. (gehiago…)

0

Urtarrilaren 29an Arakaldon aurkeztu dabe herriko ondarea erakusten dauen bideoa. Ibilbide baten bitartez, ibilian topautako lekuen barri emoten da. (gehiago…)

0

Litterae Vasconicae euskal hizkuntza eta literaturari buruzko aldizkariaren 15. zenbakia arigaratu barri dogu.

 (gehiago…)

0

‘Zuztarretatik oinez’ egitasmoaren barruan Nerbioi-Ibaizabal inguruko bederatzi herritan egin ditugu ibilbideak erakusteko bideoak, herri bakotxerako bat. Arakaldokoa barikuan, urtarrilaren 29an aurkeztuko da, arrastiko 6:30etan, udaletxean. Arakaldo. Herri txiki handia dauka izenburua, eta Ibarretxe, Elexalde, Madariaga eta Kukutza auzoetatik egiten dau bidea.

Arakaldoko Udalak, Arakaldoko historia, kultura eta natura ondarea ezagutzera emoteko, eta aldi berean naturan kirola egitea, ibiltea eta ohitura osasungarriak indartzeko gogoan, “Arakaldo Sustraiak Aurkitzen” egitasmoa ipini dau martxan. Proiektu horretarako, 4 ibilibide landu dira bertan seinaleak eta informazino-panelak ipinita.

Arakaldoko interes historikoa eta toponimikoa daukien lekuak zeharkatzen dituen ibilbide bat aurkeztuko da, Labayru Fundazioak egindako bideo baten bitartez.

Youtuben ikusgai dago: Arakaldo herri txiki handia