Kategoria: Kategoria gabea

0

Bilboko Alondegia euskeraren etxea bihurtu da urtarrilaren 21ean, laugarren urtez egin dan Berbagunean. Egun osoan zehar hainbat eta hainbat lagunek ipini deutsie ahotsa gure hizkuntzari. Hobeto zein txarrago egin, hemengo zein hango euskera erabili… helburua Bilbo erdi-erdian, uriaren bihotzean, euskera parra-parra eta normaltasun osoz komunikatzeko hizkuntza bihurtzea izan da.

Labayru Fundazioak aurrekoetan moduan aurten be parte hartu dau, ganerako erakunde, alkarte, talde zein norbanakoakaz batera. Egunero-egunero egiten doguna ikusgarriago jartzea da egun horretan lortzen dana. Danon zeregina dan ezkero, danok alkarregaz jokatu daigun.

0

Euskeraren aldeko kanpaina zabaldu dabe Euskadiko herri-erakunde nagusiek. Txantxangorriaren irudia aukeratu da euskera erabilteko konbitea gizarte osora zabaltzeko. Horren aurkezpena urtarrilaren 16an egin da Donostiako San Telmo museoan, bertan direla euskal gizarteko arlo guztietako ordezkariak: kultura, kirola, ekonomia, gizartea, herri aginteak, pribatuak…

Labayru Fundazioak be bat egiten dau euskera erabilten laguntzeko ahaleginean, danon artean egoera edo testuinguru guztietan gure hizkuntza zabaldu daigun.

0

Euskal gaien gaineko artxiboen arduradunek alkarregaz behar egiten dabe aspalditik. Labayru Fundazioko Euskal Bibliotekaren, Sancho el Sabioren eta Lazkaoko beneditarren artxiboetan euskal kultura eta historiari buruzko dokumentazino asko be asko batzen da, euskarri mota guztietan: kartelak, liburuxkak, pegatinak… Liburuak eta aldizkariak ezeze, paper solte xumeak dira sarritan informazino horren euskarriak.

Artxibootako arduradunek EuskoDok erakundea daukie lagun zeregin horretan.

Urtarrilaren 8an danak batera Bilbon ibili dira, kartelen erakusketa ikusten Arte Eder Museoan. Deia egunkarian zabalago emon dabe horren barri.

Deia. Labayru, Lazkaoko Beneditarrak y Sancho el Sabio, los guardianes de la memoria

Luis Ángel Gaintza: “Agrupar todo lo publicado es necesario para contar la historia del pueblo vasco”.

0

Labayru Fundazioak Galdakaoko Udalarentzat egin dauen bideoa aurkeztu barri da. Bertan, ‘Galdakao. Mozoiloa eta kukua’ izenburuagaz, hamabost minutuko bideoan hainbat jakingarri emoten dira ibilaldiak zeharkatzen dituan lekuei buruz. Bekea, Arteta, Lekue, Usansolo, Labeaga, Urgoiti auzuneak, batetik besterako tarteak eta lekuotako ondasunak eta ondareko edukiak labur eta egoki erakusten dira.

Honezkero Youtuben ikusgai dago helbide honetan: Galdakao. Mozoiloa eta kukua