Labayru Gaur

0

Labayru Fundazioko Etnografia arloak Etniker Bizkaia aldizkariaren 16. zenbakia argitaratu barri dau, eskuartean darabilzan beharren eta ikerketen barri emonaz.

Luis Manuel Peña Cerroren artikuluak zabaltzen dau aldizaria, ganadu-salerosketako tratuen ganean. Karrantzako kasua aztertu dau: salerosketa, tratuak eta azokak. Izan be, bibliografía oso gitxi dagoan gaia da. Segundo Oar-Artetak heriotza-ohikune bi aztertu ditu, Kalifornia eta Massachusettsekoak, José Miguel Barandiaranen inkesta oinarri hartuta.

Doniene gaueko ohiturak ezagunak dira eta zabal-zabalik dabiz. Baina Asier Astigarragak Otxandion gau horretan umeek egiten daben lapurreta bitxi bat batu dau. Hurrengo artikuluan, Gurutzi Arregik, Atlas Etnográfico de Vasconiako koordinadoreak, Bartzelonan Euskal Herriko kulturaz eta elikaduraz egindako hitzaldiaren laburpena egin dau.

Hurrengo idazlana berezia da, Angeles Mendilibarrek, Abadiño etxekoandra batek, euskeraz idatzitako eguneroko moduko bat. Idazlan osoaren lehenengo zatia argitaratu da zenbaki honetan. Bertan eguneroko bizimoduko gorabeherak eta oroitzapenak jasoten ditu.

Aurreko aleetan moduan, amaieran liburuen aipamenak eta bibliografia batu dira. Oraingoan Atlas Etnografikoan argitaratutako azken aleari buruzko aipamena, Casa y familia en Vasconia deritxonari buruz; eta nekazaritzari buruzko bibliografia, Labayru Fundazioko Etnografiako taldea gai hori jorratzen dabil eta.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *