Labayru Gaur

0

Labayru Fundazioko beharginak geldialditxua egin dogu, gaur eguneko egoeraren ganean gogoeta egiteko eta hurrengo urteetarako helburuak eta erronkak zeintzuk izango diran pentsetako.

Hainbat arlo lantzen ditugu, bakotxak bere eragileak eta baldintzak dituala. Danen barri laburra emon eta gero, aurreko Plan Estrategikoan ezarritako helburuak noraino bete diran edo ez aztertu dogu danon artean.

Pandemia tarteko dala, zeregin batzuk bete barik geratu dira, eta ostera, beste barri batzuk egin dira. Beraz, lehen ezarritako helburu nagusiak indarrean dagozala erabagi dogu. Helburuok beteteko oraingo egoereari erreparauko deutsagu, eta horren arabera jokatuko.

Hainbat gai erabili ditugu eta oso aberasgarria izan da danon arteko hartu-emonerako be. Dana dala, hau hasierea baino ez da, urtean zehar taldeka lanean jarraitzekotan geratu gara.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.