Kategoria: Barriak

0

Bilboko Elizbarrutiak 75 urte bete dituela-ta, beste jarduera askoren artean, denpora horretan guztian kultur arloan egindakoaren memoria aurkeztu dau. 1950-2025 tarte luzea da, hainbat gauza egiteko. Eta egin egin dira. Memoria horretan dagoz ikastetxeak, artxiboa, museoa, Labayru, liburutegia, irakasleen eskolea… Adar asko hartzen ditu kultureak eta danen barri emoten da txosten horretan. (gehiago…)

0

Hide Dohino gazte japoniarra da, Euskal Herrizalea eta euskalduna. Unibersidadeko doktore tesia egiten dabil, eta hori dala-ta aldian-aldian gure artean izaten da. Euskerea maite dau, horregaitik herririk herri ibilten da lekuan lekuko euskera entzuten eta ikasten. Batez be Oñatin eta Donostian bizi izan da, baina edozein herritakoak garela esanda, atoan kokatzen izan dau. (gehiago…)

0

Aurten 50 urte dira Gabriel Aresti hil zanetik, eta hori dala-ta hainbat ekitaldi eta jarduera egin dira Bilbon batez be, baina handik gora be bai. Gabriel Aresti erreferentziazko persona izan zan diktaduraren amaieran: idazle barritzailea, euskeraren batasunaren bultzatzailea, gizarte-gaien aldarrikatzailea, Bilboren maitalea. Gazterik hil zan, baina altxor ederra itxi eban euskal kulturaren arloan. (gehiago…)

0

Ikasturte barria hasteagaz batera, irratietan kolaborazinoak egiten hasi gara. Euskadi Irratian hiru asterik behin parte hartuko dogu Labayru Fundazioaren barriak eta egitasmoak azaltzeko. Aurten Faktoria saioan astean-astean erakunde baten parte hartzea izango dabe: Nafar Ateneoa, Aranzadi eta Labayru Fundazioa. Aste bakotxean batek emongo dau bere jardueraren barri. Labayruk irailaren 17an egin dau lehenengo saioa, aurkezpen orokor baten bitartez. Hurrengoa urriaren 8an izango dau. (gehiago…)