Labayru Gaur

0
Luis Mari Gainza, Javier Torres Ripa, Jon Elorriaga.

Deustuko Unibersidadeko Argitalpen Zerbitzuak bere argitalpen fondoko hainbat liburu emon deutsoz Labayru Fundazioari bere liburutegirako. Aleok Javier Torres Ripa argitalpen arloko zuzendariarenak dira, gehienak katologotik kanpora dagozanak honezkero, eta orain jubilatzeko dala-ta gure liburutegirako emon ditu.

Emaitza horri eskerrak, Euskal Bibliotekak hainbat bilduma osotu ahal izango ditu: Filosofia, Giza Eskubideak, Etika, Teologia, Zuzenbidea, Ekonomia eta enpresa, Psikologia, Pedagogia, Arkeologia eta Historia.

Aldi berean beste arlo barri honeek be ugaritu egingo dira: Nazioarteko migrazioak, Aisiazko ikaskuntza, Zuzenbidea eta giza genoma, Drogamenpekotasuna eta Gizarte lana; aldizkarietan, ostera, beste honeek: Acción humanitaria, Derecho cooperativo, Cuadernos Europeos; eta Tuning programako nazioarteko arloko beste argitalpen batzuk.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *