Labayru Gaur

0

Ekainaren 15ean hasi da Udako lehenengo Ikastaro trinkoa. Bilbon emongo dira eskolak hurrengo aste bietan, goiz eta arrasti astegunetan, eta goizez zapatuetan.

Ikasle gehienak gazteak dira eta EGA titulua eskuratzeko helburuagaz dabilz. Izan be, uztailean Labayrun bertan eukiko dabe aukerea titulua aterateko azterketa egiteko.

Ikastaro hori amaitu eta jarraian, hilaren 29an, hasiko da hamabost eguneko beste ikastaro trinko bat.

Honezkero berrogeta sei urte daroaz Labayru Fundazioak udako ikastaroak egiten urte baten be hutsik egin barik. Lekua, ikasleak, programak… asko aldatu dira urteotan, jakina; baina euskerea lantzea eten barik landu izan dau Fundazioak era askotara gainera, tartean dala irakaskuntza.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *