Euskal kanta eta jolasak


Jolas gaitezen berriro! Ahaztutako jolasak eta kantak berreskuratuko dituzu. Umeak txundituko dituzu!

Helburuak

  • Jolas eta abestiek umeen garapenean duten garrantziaz hausnartzea.
  • Euskal jolas eta abestiak ezagutzea praktikaren bitartez.
  • Gure plazetan eta ikastetxeetan nabaritzen den betiko jolasei buruzko ezjakintasuna asetzea.
  • Jolasekin lotuta eta galtzear dagoen lexikoa berreskuratzea

Edukiak

  • Jolasean hasi baino lehenagokoak: Zotz egiteko formulak.
  • Jolasen hiztegia.
  • Jolasen ingurukoak: kantak, esaerak…
  • Jolasak adin eta helburuaren arabera:
    • Lehen jolasak. Lo kantak. Kukuak. Laztantzekoak.
    • Handitzean ikastekoak: gorputz atalak lantzeko kantak eta jokoak, atzamarrekin eta eskuekin egitekoak, oinez hasten direnekoak, mina hartzen dutenetakoak…
    • Betiko jolasak: esku-jolasak, baloi-jolasak, ezkutaketa-jolasak, igarkizun-jolasak, goma-jolasak, sokasalto-jolasak, itsuka-jolasak, korro-jolasak, lerrokatze-jolasak…
  • Ahoz aho transmititutako kantak (baladak, koplak…)
  • Komunikazioa kantuen bidez: kontaketa, iragarpenak eta arrazoinamendu logikoak.

Zergatik

Batetik, jolasak inoiz baino garrantzitsuagoa delako teknologien garai honetan; bestetik, gure kulturaren ondare ez material aberatsa transmititzeak duen garrantziagatik betiko jolasak galdu ez daitezen.

Datak

  • Lehenengo aukera: abenduak 1, 3, 10, 15, 17 (17:00-19:00)
  • Bigarren aukera: urtarrilak 13, 20, 27 eta otsailak 3, 10 (15:30-17:30)

Formatoa

Linean.