Atzo, azaroaren 12an, Gurutziren urtegunean, egin eben ekitaldia Gurutzi Arregi Durangoko adopziozko alaba izentetako. Alde batetik udalbatzak onartzeko ekitaldia egin eban udaletxean, eta bestetik, San Agustin gunean, omenaldi ekitaldia.
Han egon ziran hango eta hemengo hainbat konbidau, tartean zirala Ander Manterola, Jokin Gorozika, Miguel Zugaza, José Julián Baquedano, Gaspar Martínez, Nerea Mujika… Gurutziren nebak, lobak, lagunak, senideak eta Durangoko hainbat alkarte eta erakundetako ordezkariak.
Izendapen honetarako ekimena Leopoldo Zugazak bultzatua izan da, herriko kultura arloko beste hainbat lagunegaz batera, ekitaldian gogoratu ebenez.
Ander Manterolak berba egin eban hurrengo, alkarregaz emondako berrogeta hamar urteetako ibilbidetik Gurutziren ezaugarri batzuk nabarmenduz: bere eskuzabaltasuna eta bihotz handia, Jose Miguel de Barandiaranen ikasle eta jarraitzailerik argiena izan zala, ermiten ganeko ikerketa eta Atlas Etnografikoa koordinetan egindako lana.
Familiaren izenean, Gurutziren lobeak, Arantzak, hartu eban udalak emondako Mikeldia. Horrez ganera, udalari eta han batu ziran guztiei eskerrak emon eutsezan, eurentzat erreferentzia izandako izekoari egindako omenaldiagaitik.
Ekitaldian txistulari taldeak, dantzariak eta Kulunka hirukoteak parte hartu eben.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.