Labayru Gaur

0

Idatz & Mintz – Literatur atalen sorta aldizkaria 75. zenbakira heldu da. Berrogei urtetik gorako ibilbidean zenbaki biribila hartu dau oraingoan.

Aurreko aleetako kolaboradoreek parte hartu dabe oraingoan be gehien baten. Hona alea osotzen daben artikuluak: Miren Agur Meaberen “Fabula arrunta”, Lourdes Unzuetaren “Kaiuko bat desegite gunean”, Luigi Anselmiren “Olerkiak”, Galder Urzaaren “Sokatxoa”, Iratxe Ormatza Imatzen “Komikia”, Amaia Iturbideren “Erakusleihoek moldatu gaitzakete”, Jose Mari Kortazarren “Aita Brown Kanalara”, Eneko Urizarren “Zazpi eta bost”, Xabier Bovedaren “Sergei Esenin, Errusiako paradisu galduaren nekazari-poeta”, eta Jabier Kaltzakortaren “’Basajaun eta lamiñak’, 1924ko testu zuberotarra”.

Sorkuntzako idazlanak dira gehienak, poesiak eta narrazinoak. Horrez gainera, literatura unibersaleko idazle baten barri emon eta haren testu batzuk euskeratuta aurkeztu, eta herri literaturako beste ekarpen bat jasotzen da.

Eskerrik asko idazle guztioi, gehien-gehienak ia hasieratik ibili dira-ta aldizkariaren bueltan. Eurei eskerrak heldu gara halako zenbaki biribilera.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.