Kategoria: Literatura

0

Idatz & Mintz aldizkariaren ale barria atera da, 79.a. Literaturako testuakaz osotutako aldizkaria dogu, era guztietako gaiak eta generoak dituana. (gehiago…)

0

Lorea Jainagak eta Alexander Gurrutxagak irabazi eben orain dala urte bi Aita Santi Onaindia beka, Zornotzako udalak urte birik behin ateraten dauena. Beka hori Aita Santi zana omentzeko eta gogoratzeko sortu zan bera hil zanean, eta literaturako ikerketa bultzatzea dauka helburutzat.

 (gehiago…)

0

Durangoko Azoka topaleku ezinbestekoa dogu euskal kulturaren inguruan gabilzanontzat. Labayru huts egin barik egon izan da bertan bere argitalpenak eta barriak erakusten, guretzat erakuslehio garrantzitsua dalako.

Aurten be han izango gara. Nobedade moduan, gainera, aurten Irudienean Emakumeak herri kiroletan: geu ere bagara nor dokumentala erakutsiko da abenduaren 8an, arrastiko 4:00retan. Orain arte liburuak eta aldizkariak eroan izan ditugu nobedadetzat Azokara, baina aurten dokumentalaren estreinaldia eskainiko dogu, Zugaza zinema-aretoan. Bertan izango dira dokumentalaren protagonistetako batzuk be. (gehiago…)

0

Aurten 50 urte dira Gabriel Aresti hil zanetik, eta hori dala-ta hainbat ekitaldi eta jarduera egin dira Bilbon batez be, baina handik gora be bai. Gabriel Aresti erreferentziazko persona izan zan diktaduraren amaieran: idazle barritzailea, euskeraren batasunaren bultzatzailea, gizarte-gaien aldarrikatzailea, Bilboren maitalea. Gazterik hil zan, baina altxor ederra itxi eban euskal kulturaren arloan. (gehiago…)