Labayru Gaur

0
Igone Etxebarria, Josi Sierra, Akaitze Kamiruaga.

Josi Sierra galdakoztarra Mikel Zarate nor izan zan erakusteko lana egiten dabil. Berrogei urte dira Mikel hil zana, eta horren harira, haren inguruko berrogei laguni alkarrizketak grabau deutsez bideoan. Material asko be asko batu dau, era askotako gaien inguruan, testigantza oso hurrekoak eta hunkigarriak, Mikelen alderdi ugariak ezagutzeko.

Uztailaren 16an Derion alkartu da Akaitze Kamiruagagaz eta Igone Etxebarriagaz, material guztiaren kopia bertako artxiboan ixteko, eta aurrera begira egitasmoren bat bideratzerik ete dagoan berba egiteko. Mikelek merezi dau gogoan eukitea eta etorkizun oparoa opa deutsagu Josiri hartu dauen beharrean.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.