Labayru Gaur

0

Labayru Fundazioak aurrera begira hartu dituen helburuak eta konpromisoak aurkezteko Bide barriak ekitaldia egingo dau. 40 urteko ibilbidearen ostean, eta azken urteetako krisi-giroari buelta eman guran, iaz egindako gogoeta estrategikoaren emaitzak gizarteratu nahi ditu holan.

Gaur eguneko egoera zein den aztertu eta ostean, hurrengo urteetara begira jarri da erakundea, erronka, bitarteko, hartzaile eta gizartearen premina barriei emon beharreko erantzuna emoteko prest.
Lan-ildoak ondo finkatuta dagoz: hizkuntzaren eredu ona eta naturala sustatzea, gazteakaz bat egitea euskera erabili dagienn, ondarea jaso eta gizarteratzeko bitarteko egokiak bilatzea; hau da, gure hizkuntza eta kulturaren transmisinoan kateak jarraipena izan daian lortzea.

Helburuok betetzeko, hainbat jardunbide zehaztu ditugu, eta hasita gagoz lanean. Irudia barriztetako izena, logoa, web orria eta komunikazinoko arloei heldu deutsegu; egitasmo barriak sortzeko gogoeta hasita daukagu; eta halan beste lan arlo batzuk be.

Hori dana gizarteratu nahi dogu ekitaldi honetan, gizarteagaz bat egin, gure barri emon eta besteengandik preminak eta kezkak jaso.

Ekitaldi atsegina eta arina izango da. Hitzaldiez gainera, Korrontzi taldeko Agus Barandiaranek ipiniko du musika ukitua eta bideo batean laburbilduko da iragana eta geroa lotzen dituen ibilbidea.

Labayruko laguntzaileez gainera, beharginak, ikasle-irakasle ohiak, bezeroak, kultur-eragileak alkartuko gara.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *