Ospakizun-bazkaria

Derioko Udako Euskal Ikastaroak aurten 50 urte beteko ditu. Ospatzeko modukoa, eta gogoratu beharrekoa dala eretxi deutsagu, eta hori dala-ta urtean zehar hainbat ekitaldi prestau doguz, hurrengo helburuokaz: Ikastaroaren ekarpenak agiriratu, euskera eta euskal kulturari emondako bultzada eskertu, sortzaile-eragileak gogoratu, batez be. Eta hau guztiau, gerora begira, hurrengo 50 urteetarako oinarri eta abiapuntu izatea gura genduke.

Lehenengo ekitaldia ekainaren 15ean ospakizun-bazkaria izango da, Derion bertan. Egun horretan Ikastarotik igarotako ikasle-irakasleak batzea nahi genduke, jai-giroan eta lehengo urteetako sasoi onak barriztau guran. Danengana heltzeko, bakotxak bere inguruko ezagunei honen barri zabaltzea eskertuko genduke, ahalik eta ikastarokide gehien alkartzeko.

Egun horretako egitaraua honetara izatea pentsau dogu: ekitalditxu bategaz hasiera emon, 13:00etan; horren ostean bazkaria, 14:30ean; eta ondoren bazkalostekoa.

Parte hartu ahal izateko, izena emon behar da ekainaren 7ra arteko epean, eta aurretik bazkaria ordaindu, 35,00€. Leku mugatua dago eta izena emon ahala gordeko da.

Ordaintzeko erak:

– Transferentzia kontu honetara: ES55 2095 0551 65 2035006949, ez ahaztu zure izen-abizenak ipini behar dozuzala

– Formulario hau beteta:

Izen-abizenak

Telefonoa

Posta elektronikoa

IZENA EMON (botoia)

 

Edozein kasutan be, konfirmau, baieztatu egin behar da, ordainketa eginda dagoala, bide honeetariko batetik:

-Telefono bidez: 944 06 01 71.

-Helbide elektroniko bidez: idazkaritza@labayru.eus

Urtean zehar beste jarduera batzuk be egingo ditugu: argitalpen bat, urrian world cafe saio bat, eta ekitaldi ofizialagoa. Horren guztiorren barri, data hurreratu ahala joango gara zabaltzen.

 

Animau zaiteze etorten, zeu eta ingurukoak.

Ezin dozu hutsik egin, lagunak izango dituzu zain!