Munduenea

Informazio gehiago: munduenea.labayru.eus/

Munduenea – Munduko ipuinen etxea ipuin-bilduma bat da. Munduenea etxe-izen modura irudikatu dogu, mundu osoko jentea bizi dan etxea, hain zuzen be.

Halakoxea da euskerearen etxea, mundu osoko jentea hartzen dauena. Euskeraz egiten deutsegu harrerea, baina euren hizkuntzan erantzuteko aukereagaz.

Gure artean beste kultura batzuetako herritar asko dagoz. Hiztun gehien daukiezan kulturetakoengana jo dogu, euren hizkuntzan ipuin bat eskatzeko. Ipuin horretan, hizkuntza horri jagokon kulturako adierazleren bat agertzen da. Kontakizunak euskeraz be ipini doguz.

Kulturen artean hartu-emona, loturak egitea da ipuinokaz lortu gura dan helburua. Gurera konbidatzen ditugu, baina eurenari errespetu bera erakutsiz. Eta hori dana umeei zuzendutako ipuinen bitartez.

Ipuinok aldi berean hizkuntza bitan dagoz, berenberegi egindako marrazkiakaz horniduta datoz, eta leiduteko ezeze entzuteko be badira.

Hamar hizkuntza erabili dira ipuin-sorta honetan: arabiera (Aljeria), errumaniera, frantsesa (Frantzia), galegoa, katalana, portugaldarra (Brasil), txinera, urduera (Pakistan), wolof (Senegal), eta jorubera (Nigeria).

Hizkuntza hori egiten dan herrialdeetako kontakizunak dira, umeei egokituta bai testuaren bai irudien aldetik.