Labayru Gaur

0

Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak eratuta, apirilaren 17an jardunaldi bat egin da Sabino Aranaren figura gogoratzeko. Eta Aranaren ekarpenen artean, Hendaian 1901ean euskerari buruz egindako kongresua eta harako berak prestautako hitzaldia izan da ardatza.

Igone Etxebarriak Sabino Aranak euskeraren ikuspegitik Euskal Pizkundean izan eban eragina ekarri dau gogora. Berak egindako lanakaitik baino gehiago, kontzientzian eragin eban Aranak. Euskal Pizkundeko idazle ezagunek (Lauaxeta, Lizardi…) haren maisutza eta gidaritza agirian ixten dabe.

Beste hizlariak Joseba Agirreazkuenaga, Mikel Zalbide eta Xabier Kintana izan dira.

Hainbat lagunek parte hartu dabe jardunaldian.

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *