Labayru Gaur

0
Leopoldo Zugaza eta Ander Manterola. Derio, 2011.

Abenduaren 23an Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak jakinazo dau Arte Ederren Merezimenduaren 2016ko Urrezko Dominak nori emongo deutsazan. Hogeta bat sarituen artean dago Leopoldo Zugaza (Durango, 1932).

Leopoldo kultur eragilea da, erakunde eta kultur alkarte asko sortutakoa, eta beste hainbeste argitalpenetan.

Labayru Fundazioan hasiera-hasieratik dago, presidente be izan zan 1989an eta Ohorezko laguntzailea da; Eusko Ikaskuntzako Ohorezko kidea; hainbat erakunde eta egitasmoren sortzailea da: Euskerazaleak Alkartea, Gerediaga Alkartea, Kurutziaga ikastola, Durangoko Azoka, Ederti, Leopoldo Zugaza Editor argitaletxea,  Durangoko Arte eta Historia Museoa, Zarautzko Photomuseuma.

Oraindino be ekinean jarraitzen dau, euskal bibliografia osotzen, erakusketak prestatzen, argitalpenak egiten…

Lehenago be hartu izan ditu sariak, adibidez Bizkaiko Foru Aldundiak emondako Andrés de Mañaricúa saria, Durango Uria, eta azken urteetako beste batzuk, Durangoko Azokaren sortzaileei egindako errekonozimentua eta Sabino Arana Fundazioarena kasurako.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *