Udabarriko oporren ostean, apirilaren 12an, itzulpengintza ikastaro bat jarriko dogu martxan, online: “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)”. Martiaren 19tik 26ra bitartean emon ahal izango da izena.
(gehiago…)Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)
Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)
Labayruk sorreratik Laguntzaile sare baten dauka oinarria, laguntzaile horreek osotzen dabe Batzarra eta hortik ateraten dira Artezkaritzarako kideak. Laguntzaileek urteko batzar nagusian, diru-kontuak eta Zuzendaritzak proposatutako egitasmoak onartzen ditue. Parte hartze zuzena eta aktiboa daukie erakundeak eratzen dituan ekitaldi eta saioetan eta bertako zerbitzu eta argitalpenen barri izaten dabe.
Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…
Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).
Udabarriko oporren ostean, apirilaren 12an, itzulpengintza ikastaro bat jarriko dogu martxan, online: “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)”. Martiaren 19tik 26ra bitartean emon ahal izango da izena.
(gehiago…)Labayru Fundazioak eta Atlhetic Clubek hitzarmena egin dabe gure interpretaritzako ikasleek San Mameseko kabinan egin ahal izateko eskolako saio praktikoak, Jagoba Zallo irakasleagaz.
(gehiago…)Joan dan urtean, beharrean erretiroa hartu, eta Labayruko Euskal Bibliotekara etorten hasi zan Iñaki de Nicolas Pinto. Barakaldoko seme honek pegatinak batzeko eta aztertzeko zaletasuna gazte-gaztetatik landu izan dau, eta horren emaitza dira Euskal Memoriaren Fundazioak argitaratu eutsazan liburuak: Euskal Herriko pegatak 1965-1979 (2016), eta Euskal Herriko pegatak 1980-1990 (2019).
Labayruko artxiboan hainbat eta hainbat pegatina dagoz, batuta bai, baina katalogetako. Eta horretan dabil Iñaki, astean behin bertan beharren. Pegatina bakotxa digitalizau, album baten zenbakituta sartu, eta fitxa beteten dau, hainbat datugaz: gaia, data, neurria, nork egina dan, zer aldarrikatzen dauen, ze egoeratan sortu dan…
(gehiago…)