Artxiboa

0

Erromeria Aiko taldearekin. Iñaki de Andrés.

Bilboko Santiago Plaza. Hilaren azken larunbata. Iluntzeko 21:00ak. Aspaldiko ohiturari jarraituz, erromeria egingo litzateke Bilboko txoko xarmagarri honetan, inguratu gaituen ditxosozko izurritearengatik ez balitz. Eta, egingo balitz, zer pentsatuko luke gure ehun urteko amonak plaza erdian jarriko bagenu? Segur aski gozatu egingo luke hainbeste jendea dantzan ikusita, baina gai izango litzateke haiekin batera dantzatzeko? Ez dut uste. Agian, gaztaroko hirian ez dagoela ondorioztatuko luke, beste leku batean baizik. Eta arrazoia luke. Hau ez da gaztaroan ezagutu zuen Bilbo. Hiribildua aldatu egin da, baita hiritarren dantzatzeko era eta plazetan entzuten den musika errepertorioa ere. Horretaz arituko gara, hain justu, lerro hauetan. (gehiago…)

0

Erromeria. José Arrue.

Tradizioa etengabe mugitzen den kontzeptua dela onartzen badugu, nahi dugun lekurantz ez dela beti abiatuko ere onartu behar dugu. Hori bai, gu tradizioaren partaide eta eragileak baldin bagara, tradizio horren garapenean dugun erantzukizunaz jabetu beharko ginateke. Egiten dugunak, modu batez edo bestez, etorkizunean izanen dugun tradizioan eragina dauka.

Dantza tradizionalak emeki, baina gelditu gabe, aniztasunetik urrunduz bateratzearen norabidea hartu du. Nire ustez, garapen horrek ondorioak ditu, eta ondorio horiek positiboak edo negatiboak dira; askotan, ondorio horiek aztertzen dituenaren arabera.

 (gehiago…)