Gizarte eta garai guztietan, elikadura oinarrizko beharrizana izan da eguneroko –lan zein jaiegunetako– bizimoduari dagokionez. Jaiegunen kasuan, haren dibertsitatea edo ereduak elikagaiak agertu edo ugaritzen ziren aro zehatzen araberakoak ziren. Horregatik, pertsonen bizi-zikloan zehar, elikagai jakinak esleitzen zaizkie zenbait ospakizun-abaguneri (jaiotza eta bataioa, gaztaroa eta ezkontza, helduaroa, heriotza). Horrekin batera, urteroko jarduera eta ospakizunak, lan-arloan zein jai-giroan, unean uneko produktu gastronomiko batzuekin lotu izan dira. Hala, udazkenean fruitu lehorrak (gaztainak, hurrak, intxaurrak, etab.) eta perretxiko edo onddoak ditugu; neguan, lapikokoak eta zopak; Gabonetan, oilaskoa, bisigua, barraskiloak, arroz-esnea, intxaur-saltsa, etab.; Inauterietan, txerrikiak, torradak…; Garizuman eta Aste Santuan, baraualdiak; okela edo arraina eta ortuko produktuen oparotasuna, edo uzta, herrietako zaindarien omenezko jaiak direla-eta. (gehiago…)
Giza dorre edo gaztelu izenez ezagutzen diren formazio akrobatikoak jai-elementu hedatuak dira; baina, agian, gutxi aztertu direnak. Normala denez, gazteekin edo giza formazio horiek antolatzen dituzten elkarteekin lotuta egon ohi dira. Kide batzuk besteen gainean igotzean datza, oro har, komunitatearen aurrean beren gaitasun fisikoa erakusteko; eta, bertatik, ospakizunari buruzko bertsoak botatzeko. (gehiago…)
Uztaritzeko Hartzaro festibalean, berrikuntza tradizio bihurtu dela erran genezake. Azken 28 urte hauetan, uztariztarrek inauteri garaia hautatu dute haien urteko festibalaren antolatzeko. Azken negu honetan Pirinioetako hartza ez bada neguko loan sartu ere, festibalak, aldiz, honen iratzartzea ospatu du handizki.
Harremanetan eta jolas-jardueretan eragin handia izan duten zenbait tradizio (abestiak, inprobisazioak, ipuinak eta elezaharrak, musika- eta erritmo-barneratzeak edota joko eta dantza informalak) gauzatu eta garatu dira familien esparru pribatuan, auzo-taldeetan eta auzo-elkarteetan. XVI. mendetik aitzina penintsulako geografia osoan hedatu zen gizarte-fenomeno horrek Euskal Herrian ere oihartzuna izan zuen, eta modu zabal, espontaneo eta ez bateratuan agertu zen.