Artxiboa

0

Etxean jaio ziren horietako bat izan nintzen ni, dena emagin baten bila lasterka irtetearekin hasten zen erditze domestiko batean, erditzean laguntzeko.

Bera izan zen, jaio ondoren, plazenta, zilarekin batera, zatitzeko eta sutara botatzeko, desagerrarazteko, agindu zuena, ordurako organo gaitzesgarri bat bezala hauteman zuelako, batere sinbolismorik gabekoa. (gehiago…)

0

1927. urteko Oloteko jaiotza. Egilea: Fernando Uhalde.

Onartu behar da Gabonak iristen direnean jaiotza etxean edo parrokian jartzea gure lurraldean sendo errotuta dagoen ohitura dela. Era berean, egia da hori ez dela bakarrik euskal lurralde honetan egiten, mundu kristau osoan baizik. Hain zuzen, 2023ko abendu honetan, 800 urte beteko dira historiako lehen jaiotzaren irudikapena egin zenetik. Jaiotza biziduna izan zen, hezur-haragizkoa, haurra izan ezik, haurra iruditxo bat izan baitzen. Italian gertatu zen hori, San Frantzisko Asiskoaren ekimenez. Hortaz, 1223ko abendu hartan jarri zen abian jaiotzaren irudikapenen tradizioa; hasieran, jaiotza bizidun gisa; eta, handik gutxira, iruditxoen bidez. Frantziskotarren tresna pedagogiko gisa sortu ziren, Mateo eta Lukasen Bibliako pasarteak irakasteko, horiek Jesusen jaiotzaren berri ematen baitzioten gehienbat irakurtzen ez zekien gizarte bati. Une hartatik aurrera, frantziskotarrek eta klaratarrek (haien adar femeninoak) gorde eta hedatu zuten tradizio hori. (gehiago…)