Labayru Gaur

0

Euskerea ikasten aurrera egiteko aukera ezin hobea da udan ikastaro trinkoak egitea. Horretarako prestau ditugu aurten be txanda bi: ekainaren bigarren hamabostaldian bata (17-29) eta uztailaren lehenengoan bigarrena (1-13).

Aste bitan, zapatua barruan dala, goizez emongo dira eskolak, 8:00etatik 15:15era astegunetan, eta 13:30era arte zapatuetan.

Hainbat ikastaro egin ahal izango dira: B1, C1 eta C2; itzulpen-ikastaroa; bizkaiera lantzekoa, eta irailean EusTET, euskera teknikarirako prestatzekoa.

Lehenengoz datorrenak sarrera-proba bat egin beharko dau, ze mailatan sartu erabagiteko.

Matrikula egiteko epea zabalik dago honezkero, ikastaroa hasi baino astebete lehenagora arte. Informazino gehigarria behar izan ezkero, deitu Labayrura.

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.