Artxiboa

0

Andra Mari Zuriaren jaiak 1997. Blusen eta nesken koadrilak Matxete plazako eskaileretan. Egilea: Luis Montoya Pérez.

Herri eta hirietako udako festen garaian gaude, eta gazte-taldeen parte-hartzea ezinbesteko faktorea da jai horiek antolatzeko eta ospatzeko. Ikusle hutsak izan beharrean, gazte kuadrillak ekimenak antolatzeko eta haien bizirautea bermatzeko motor bihurtu dira. Jai-giro alaian, haien inplikazioak gizarte-sarea indartu eta komunitateko kide izatearen sentimendua sustatzen du. (gehiago…)

0
Donostiako kaldereroak. Iturria: eresbil.eus.

Donostiako kaldereroak. Iturria: eresbil.eus.

Gaur egungo Gipuzkoako inauterien elementu garrantzitsua da Kaldereroen konpartsa, izan ere, hamabi udalerritan antolatzen dira kaldereroak: Andoain, Astigarraga, Azpeitia, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Irun, Oiartzun, Ordizia, Pasaia eta Tolosan. Kasu gehienetan, inauterien aurreko astean kaleratzen dira kaldereroak, eta, beraz, inauteriak badatozela iragartzen dute.

 (gehiago…)

1
Aratusteetako tostadak. Josu Larrinaga Zugadi.

Aratusteetako tostadak. Josu Larrinaga Zugadi.

Bizkaian[1] elkarrizketatu ditugun pertsonen testigantzek XIX. eta XX. mendeen arteko garaira garamatzate, Inauteri tradizionalen (Karnabalak, Aratusteak, Carnestolendas…) garrantziak eta ospeak hainbat gorabehera (gatazka belikoak, diktadurak, aldaketa ideologikoak, zentsura zibilak eta elizakoak…) izan zuten urteetara, alegia. Dakigunez, jai-ospakizun finkoak eta data aldakorrak (Pazkoko lehen ilargi berriak baldintzatuak) uztartzen ditu Inauteri-aldiak, Gabonetako zikloaren eta Aste Santuko berrogeialdiaren artean betiere. (gehiago…)