Artxiboa

0
11.Olentzero Lesakan

Olentzero. Lesaka (Nafarroa), 2013.

Olentzero Gabonetako pertsonaia bat da Hego Euskal Herrian. Gaur egun, Olentzerok, arropa zaharrez edo baserritar- edo ikazkin-jantziz jantzita, opariak banatzen dizkie haurrei Gabon-gauean. Olentzeroren tradizioa, gaur egun, ia euskal geografia osoan zabalduta dago, euskaldunak ez diren eremuetan ere bai, baina nahiko tradizio modernoa da. Benetako tradizioa Gipuzkoan hasi zen, Zarautz inguruan, eta Nafarroako mendialdera hedatu zen. Lesakaren inguruan, oso aspalditik sustraitutako tradizio bat dute, eta Olentzero menditik jaisten dela ospatzen dute, bertan ikatza egiten ibili ondoren. (gehiago…)