Artxiboa

0

Erromeria. José Arrue.

Tradizioa etengabe mugitzen den kontzeptua dela onartzen badugu, nahi dugun lekurantz ez dela beti abiatuko ere onartu behar dugu. Hori bai, gu tradizioaren partaide eta eragileak baldin bagara, tradizio horren garapenean dugun erantzukizunaz jabetu beharko ginateke. Egiten dugunak, modu batez edo bestez, etorkizunean izanen dugun tradizioan eragina dauka.

Dantza tradizionalak emeki, baina gelditu gabe, aniztasunetik urrunduz bateratzearen norabidea hartu du. Nire ustez, garapen horrek ondorioak ditu, eta ondorio horiek positiboak edo negatiboak dira; askotan, ondorio horiek aztertzen dituenaren arabera.

 (gehiago…)

0
San Juan de Gaztelugatxe. Bermeo (Bizkaia), 1994. José Ignacio García

San Juan Gaztelugatxekoa. Bermeo (Bizkaia), 1994. José Ignacio García Muñoz. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

San Juan Gaztelugatxekoa, San Juan Bataiatzailearen martiritzari eskainitako itsas santutegia, Bizkaiko kostaldeko erromesgune nagusietako bat izan da hainbat mendez. Otoitzerako, eskerako, promes egiteko, eskerrak emateko… ez ezik, esperientzia estetiko eta paisaia paregabeez gozatzeko ere paraje aparta izan da jendearentzat. Harkaitz bat da, bi arkuko zubi baten bidez lotua lehorrera, eta haren gainean daude kapera eta antzina ermitaua bizi zen etxetxoa. Ermitara igotzeko 232 eskailera maila daude, baina, tradizioaren arabera, garai batean, urteak egun adina maila igo behar ziren goraino iristeko. Handik hurbil, Aketxe uharte ia iristezina dago. (gehiago…)