Sua izan da, denboraren hasieratik, giza espeziearen kultura-bereizgarri nagusia, gizabanakoak elkartzea eragiten zuen elementua, familiak eta gizarteak bateratzen zituena. Hori dela eta, suaren eta pertsonen arteko bizikidetzak iraun duen milaka urteetan, konnotazio sinbolikoez bete izan dugu sua. Azal ditzagun, gainetik bada ere:
Sua eta teila. Euskal kulturan, su iraunkor bat izateak edozein eraikin “etxe” bihurtzen zuen, txaboletatik edo aldi baterako bestelako babeslekuetatik bereizten zuen elementua… Gaztelaniaz, esate baterako, ederto islatzen da: hogar, ‘lugar de fuego (‘su-lekua’)’ delako. (gehiago…)
Azken urteetan gertatzen ari den kontu bat beharbada oharkabean pasako zaie batzuei. Hain zuzen, urtaro astronomiko eta meteorologikoaren arteko bereizketa da (aldi baten ikuspegi edo behaketa batetik).
Ipar hemisferioari eta, zehazki, neguari dagokionez, lehenengoa abenduaren 19tik 22ra bitartean —urtearen arabera— solstizioak markatzen duen hasierara mugatzen da; bigarrenak, berriz, hilabete osoak hartzen ditu oinarritzat: abendua, urtarrila eta otsaila. (gehiago…)
Gure alderdi klimatikoan tenperatura eta ingurumen-baldintzak aldatu egiten dira urteko lau urtaroak igaro ahala, baita egun bakoitzaren barruan ere, eguzkiak distiraz jo edo ilargiak argitzen badigu. Gure gorputza ezin da beti aldaketa horietara egokitu, eta, beraz, sistema desberdinekin lagundu behar diogu, gorputz-tenperatura ahalik eta konstanteena izan dadin.
Hotzari aurre egiteko orduan, sua da gure lehen aliatua. Neguko gau luzeetan sugarrak piztuta edukitzeko, egurra bota behar dugu etengabe sutara, eta lo gauden bitartean ezin dugu hori egin. Sukaldeak (suaren aldeak) beti eman du beroa inguruan, baina arazoa dugu gainerako etxebizitza etengabe berotu nahi dugunean; izan ere, logelak hotz-hotz gera daitezke gauez neguko hilabeteetan.
Negu guziez Iparraldeko mendiak sutan eta ketan ikus ditzake gure eskualdetik ibiltzen den orok. Su horiek kabalen larre eta alhaguneen kudeaketa eta garbiketa dute helburu. Iparraldeko etxaldeek zabaltasun murritza dutenez, inguruko mendien beharra dute alhagunetzat. Ondorioz, mendia, etxaldea bezala zaindu eta artatzen dute. Gehienetan makinekin lantzen ahal ez dituzten eremuak suarekin garbitzen dituzte.