Labayru Gaur

0

Abenduko zubiagaz batera badator aurten be Durangoko liburu eta disko azoka. Aurten barriro be berezia izango da, pandemiak horretara behartuta. Baina egin egingo da, bai aurrez aurrekoa bai birtuala, eta Labayru Fundazioa han egongo da urteroko moduan.

Gure argitalpen barriak eta lehenagoko batzuk erakusgai eta erosgai egongo dira Labayruko estanean. Aurten argitaratu barri daukagu Akaitze Kamiruagaren Bendejerak. Solotik plazara liburua, eta baita be Aita Santi Onaindia bekaren azkenengo emaitza, Xabier Hernandezen Literaturaren didaktikaren erronkak XXI. mendeko Bigarren Hezkuntzan izenburua daukana.

Horreez ganera, bizkaiera ikasteko eta lantzeko liburu didaktikoak, literatura-irakurgaiak eta kultura-ondareko hainbat argitalpen egongo dira bertan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.