Labayru Gaur

0

Udarantza hurreratuten goaz, eta prestau ditugu udako ikastaroak. Eskaintza zabala da, maila guztiak egin ahal izango dira, C1 mailako azterketa prestatzekoaz ganera.

Aste biko ikastaro bi egingo dira, azkenengo urteetan ohikoa dan moduan. Lehenengoa bagilaren 21etik garagarrilaren 3ra, eta bigarrena garagarrilaren 5-17 bitartean.

Horrez ganera, irailean beste ikastaro bat egingo da euskera-teknikari izateko. Udaletan edo enpresetan normalizazino-planak egiten behar egin gura dauenak aukera ezinhobea dauka beren-beregiko prestakuntza hartzeko.

Ikastaro trinkoak izanda, eskolak goiz eta arrasti emongo dira, eta zapatu goizean be bai.

Joan dan udako eta ikasturteko esperientzia kontuan hartuta, Coviderako behar diran neurriak hartuta, eskolak ziurtauta dagoz. Berez, eskolak aurrez aurre emongo dira, baina arazoren bat sortuko balitz hemendik eta ordura, onlineko bitartekoakaz osotuko dira.

Animau! Aukera ona be ona da euskera ikasten aurrera egiteko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.