Kategoria: Hizkuntza

0

Labayru Fundazioak Labayru Gramatika argitaratu dau bizkaierari buruz. Urteetako ikerketa eta lanaren emaitza da orain sarean aurkezten dana edonorentzat eskuragarri. Bertan, bizkaieraren ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batzen dira, bizkaiera hobeto ezagutu eta erabili ahal izateko, prestigioa emoteaz gainera.

Gramatikako edukiok era askotakoak dira, tartean, deklinabidea, aditza, graduatzaileak, postposizioak, perpaus motak… Lehendik be badagoz beste gramatika batzuk, baina norentzat da lagungarria Labayruren gramatika? (gehiago…)

0

HABEren mailak egiaztatzeko, 2026ko lehenengo deialdiko azterketak prestatu gura izan ezkero, Labayrun hainbat ikastaro egingo dira otsaila eta ekaina bitartean. (gehiago…)

0

Gaur, abenduaren 16an, Gasteizen egon gara, Labayru Fundazioarentzat Bikain ziurtagiria jasoten. Ziurtagiri hori Eusko Jaurlaritzak bultzatutako aitortza da, erakunde, enpresa eta alkarteetan euskerearen kudeaketa eta erabilera eredugarria balioan jartzeko sortua.

 (gehiago…)

0

‘Ikastolak loran mila koloretan’ izeneko egitasmoa, orain dala urte batzuk egin genduan, diktadura osteko lehenengo ikastolen sorreraren barri azaltzeko. Liburua eta dokumentala egin genduzan orduan, Bilboko Udalaren laguntzaz. Orain Primeran plataforman egongo da ikusgai. (gehiago…)