Labayru Gaur

0

Labayru Fundazioak laguntzaileen urteko Batzar Nagusia egin dau martiaren 21ean Bilbon. Hasteko, iazko batzarreko akta onartu da. Ondoren, urtean zehar egindako jardueren barri emon da laburpen-bideo baten bitartez, eta diru-argibideak, bai 2017ko jardunaldiaren itxiera bai 2018ko aurrekontua.

Danak onartu ostean, hurrengo lau urteetarako prestetan gabizan Plan Estrategikoaren nondik norakoak azaldu dira, metodologia eta helburuak. Irailean ekitaldi bat egiteko gogoa dagoala aurreratu da.

Artezkaritzako kide bi barriztau dira, hurrengo lau urteetarako.

Laguntzaileen ekarpena saritzeko Ohorezko Laguntzailearen figura dago estatutuetan jasota. Aurten hiru laguni aitortu jake ohorezkotasun hori: Rafael Barbier, Bego Etcheverry eta Seguno Oar-Artetari.

Kopau bategaz amaitu da aurtengo ekitaldia.

Jardueren laburpen-bideoa.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *