Labayru Gaur

0

Aurtengo Klasikoen Irakurketa Jarraituan Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua irakurri dabe gizarteko hainbat arlotako lagunek. Bertan izan dira Labayruko kideak be, gure eskoletako ikasle-irakasleak.

Izan be, Bilbozaharra euskaltegiak urteotan eratuten dauen irakurraldi hori, euskera ikasten dabilzan ikasleen omenez egiten da. Horregaitik, parte hartzaileetako asko ikasle-irakasleak dira.

Urtero idazle klasiko baten idazlan klasiko bat irakurten da, eta aurten Etxeparek idatzitako poema-liburua ekarri dabe ekitaldi honetara. Hamalaugarren edizinoa izanda, garai, lurralde eta euskera mota guztietako idazlanak plazaratu dabez. Bide batez, idazleok eta idazlanok gaurkotu egin dabez.

Labayruko ikasleak urtero parte hartu dabe jarduera horretan, eta aurten be han izan dira kide batzuk gure izentazinoa egiteko. Edizino berezia izan da, gagozan egoerara egokitua, saretik be jarraitu ahal izan dana.

Etxepareren lana euskeraz inprentaz emondako lehenengo liburua izan zan, eta bera jakitun zan horren garrantziaz. Orduko mugarria barriztau egin da Arriaga antzokian, euskera Bilboko plazara ateraz.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.