Labayru Gaur

0

Labayru Fundazioak #BOTABA Euskal Esamoldeen Erronka lehiaketea eratu dau azaroaren 8an hasita. Gaztea Irratiko Dida saioan emongo deutsagu hasierea eta eguaztenero egingo jako jarraipena bertatik.

Egitasmo honen bidez, gazteek kaleko hizkeran darabilezan esamoldeak agirira atera nahi doguz. Parrandan, kirolean, ikasketetan… erabilten dabezan esakuneak mundu birtualean zabaldu, Instagram sare soziala oinarri hartuta. Astean-astean gai bat proposatuko da eta gai horri lotutako esamolde bategaz bideo labur bat egitea izango da eginbeharreko guztia. Gehienez 20 segundoko bideo baten, aukeratutako esamoldearen erabilerea modu bisual baten zein antzezpen bidez erakutsi beharko da. 16 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izango dau.

Aste bakotxean sari bat emongo da (argazki-makinak, lagun-taldean egiteko abenturazko jarduerak eta diseinuzko egurrezko betaurrekoak) eta amaierako sari nagusi bat be egongo da: 4 lagunentzako bidaia Europako uriburu batera.

Informazino guztia: botaba.eus webgunean.

Jarraitu Instagramen:@botabaerronka

Hona aurrerapentxu bat:

 

 

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *