Labayru Gaur

0

Aurreko baten iragarri genduan Botaba! lehiaketako irabazleak nortzuk izan diran eta bideoen barri be emon genduan. Orain, Durangoko Azoka bitarteko dala, sari-banaketa egin dogu. Lau sari banatu dira: aste bakotxeko bana, hiru guztira, eta sari nagusia.

Sariak honeek izan dira: lau argazki-kamara, Bilboko Fotos Samarrek emonda; Trokabenturako oparia, sei lagunentzako abenturanitzeko bonoa; Lekeitioko Ixiwood enpresak emondako lau betaurreko; eta sari nagusia, El Corte Inglesen eskutik, lau eguneko bidaia Europako hiriburu batera lau lagunentzat.

Ekitaldian saridunak, edo euren ordezkariak, erakunde laguntzaileen ordezkariak eta sari-emoileak egon dira.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.