Labayru Gaur

0

Urtea amaitzeagaz batera, Botaba ekimenari be agur esango deutsagu, oraingoz behintzat, esamoldeen unibertsoa hango eta hemengo esakunez bete eta ostean. Izan be, zenbat-gura esamolde ikasteko eta eskuratzeko abagunea eskaini deutsegu gure jarraitzaileei ekainean hasitako ibilbide oparoan.

Labayru Hiztegi Fraseologikoaren corpus aberatsean oinarriturik eta euskal kulturako arpegi ezagunak bidelagun, lekuan lekuko esamolde kolokial ugari emon doguz ezagutzera era ludikoan. Erronka dibertigarriak, zozketa ugari, lehiaketak… hainbat izan dira orain arte bideratutako ekintzak eta hainbat banandutako sariak.

Halan ba, ekimenari amaierea emoteko, erronka originala baizen dibertigarria bota gura deutsegu gure erabiltzaileai.

Bideo-lehiaketa

Orain dala hile pare bat sareetan hain biral egin dan Samuel L. Jackson aktore ezagunaren bideoan oinarrituriko bideo-lehiaketea ipini dogu martxan. Honek Donald Trumpen kontrako kanpaina egin eban hainbat hizkuntzatan, eta baita euskeraz be, presidente ohia popatik hartzen botateko. Beraz, eredu hori hartuta, parte-hartzaileek begien bistan ikusi ezin daben hori popatik hartzen, haize freskoa hartzen… botateko bideo original bat igon beharko dabe Instagramera.

Lehiaketak iraun bitartean, popatik hartzen bota esamoldearen baliokideak diran beste forma batzuk proposatuko doguz @botabaunibertsoa-n.Orain arteko dinamikeari jarraituta, jolas eta ariketa dibertigarriak erabiliko doguz eurok ezagutarazoteko, eta parte hartu gura dauenari aukera diferenteak eskaintzeko.

Lehiaketa abenduaren 7tik 20ra arte egongo da martxan eta parte-hartzaileek iPhone 12 minia irabazteko aukerea izango dabe.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.