Labayru Gaur

0

Ander Manterolak hitzaldia egin dau Igorren errogatibei buruz, ekainaren 2an. Aretobete lagunen aurrean, errogatibak zer diran, ze lekutan egiten diran, eta Arratiako herrietan zelan egin izan diran azaldu eban.

Arratiatik urtero egiten da Urkiolara errogatibea San Antonio inguruan. Aurten be egingo da, eta hori dala-ta, girotzeko hitzaldia egin dabe.

Urkiolako santutegiaren barri emoteaz ganera, inguruan ermitetan euki dauen eragina be ikusten da errogatiben ibilbideei erreparau ezkero.

Lehenagoko ohiturak eta oingoak aitatu ebazan Anderrek, entzuleek euren esperientziak be azaltzen ebezala.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *