Labayru Gaur

0

Eleketan programa, tailer piloa dira, euskal kulturako hainbat gairi buruz. Joan dan hilean Begoñazpi ikastolan holako sorta bat emon dogu. Oingoan adin ezbardineko umeakaz gai honeek landu doguz: ipuin kontaketa, Bizkaiko (surrandiak) eta Euskal Herriko aratusteak (Zapantzarra, Lantzekoa), irrati-tailerra eta patioko olgetak.

Tailerron helburua euskal kulturaren transmisinoa da, baina beti modu ludiko baten. Tailer guztiek egitura antzekoa daukie. Alde batetik, testuingurua azaltzea, dana dalako gaiaren aurkezpena; eta bestetik, eskulan bat edo jarduera praktiko bat.

Gai mota asko lantzen dira: urteko jai eta aroei lotutako ospakizunak eta ohiturak; lanbide tradizionalak; hizkuntzagaz lotutakoak: irratia, bertsolaritza, ipuingintza; herri-kirol eta jolasak…

Balorazinoa oso ona da eta soltean nahiz sortaka kontratau daitekez.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.