Labayru Gaur

0

IRALE Hezkuntza Sailaren atala da, irakasleei prestakuntza emoteko. Zerbitzu horretan gure ikastaroen eskaintza egin eta ostean, hainbat saio emotea suertau jaku. Aurtengo lehenengo hiruhilekoan batez be, baina baita bigarrenean be, guztira 14 talderi emongo jakez ikastaroak.

Era bitako gaiak emongo dira: ‘Ipuingintza eta kontalaritza’ alde batetik, eta ‘Euskal kantak eta jolasak’ bestetik. Ikastarook Bizkaiko (Portugalete, Atxondo, Etxebarria, Gatika, Sestao, Arratzu), Gipuzkoako (Azpeitia, Beasain) eta Arabako (Okondo, Gasteiz) eskoletan beteko dira, eta guztira 150 ikaslerengana heltzea aurreikusten dogu.

Ikastaro guztiak hamar ordukoak dira, normalean irakasleek jarduten duten eskolan bertan egiten dira, eta gure arteko bost irakasle dabilz saiootan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.