Labayru Gaur

0

Sabino Arana Fundazioak eta Bilbao 700 Fundazioak alkar hartuta, “Euskal literatura eta memoria” izeneko jardunaldia eratu dabe azaroaren 20an Bilbon. Erakunde biok memoriaren ganean eratuten daben hirugarren saioa da.

Igone Etxebarria Labayru Fundaziokoa ibili da eratzen laguntzen, eta jardunaldian bertan aurkezle edo moderadore.

Juan Mari Atutxak eta Miren Josune Ariztondok hasierako agurrak eginda, goizeko lehenengo saioari sarrera emon jako. Mari Jose Olaziregik egin dau hitzaldia, “Egungo euskal literatura, memorien gotorleku” izenburuagaz. XX. mende hasieratik honako narratibatik ibilaldia egin dau, memoriaren aitamenak erizpidetzat hartuta.

Atsedenaldiaren ostean, hiru idazlek euren ikuspegiak emon dabez gaiari buruz: Aingeru Epaltza “Ahanzturaren alde” izeneko hitzaldian ahanztearen kontra agertu da. Ana Urkizak “Isiltasun itunaren ostean” izenburupean, gogoetarako gaiak eta galderak jarri ditu mahai gainean. Patxi Zubizarretak “Efimerak eta monarkak. Erroak eta hegoak” izenagaz, bidaian eroan ditu entzuleak bere performance estiloan. Hitzaldi interesgarri bezain ezbardinak izan dira hirurak.

Bai antolatzaileak bai publikoa pozik geratu dira, egindako ekarpena aberatsa izan dalako. Hitzaldien testuak Hermes aldizkarian argitaratuko dira.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.