Labayru Gaur

0
Argazkia: euskalduna.eus

Euskalduna jauregian euskerearen erabilerarako normalizazino-plana egiteko ardurea hartu barri dogu. Lanak atal bi ditu. Alde batetik, euskerearen erabileraren ikuspegitik, egoeraren diagnostikoa egin behar da; hau da, bai barrura begira bai kanpora begira, zer egiten dan euskeraz eta zer falta dan egiteko. Horrek hainbat arlo hartzen ditu: beharginek emoten dabezan zerbitzu zuzenak, inprimakiak, hizkuntza-paisaia, eta abar.

Beste aldetik, hobetu beharreko hori zuzentzen joateko jarduera-plana egin behar da, lau urteko epeari begira; hau da, 2018-2022ko Euskara Plana. Plan horretan lan-ildoak finkatuko dira, eragin-esparruak ezarri eta bakotxean lortu beharreko helburuak zehaztu. Eta era berean, 2018an bertan egingo diren jardueren Ekintza plana diseinatu behar da.

Honezkero gure teknikari bat beharren hasita dago bertan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *