Labayru Gaur

0
Juan Mari Aburto, Klaudio Barroeta, Lorea Bilbao.

Euskerazaleak Alkartea 1967ko maiatzaren 14an eratu zan Bilbon, eta bazkideen lehenengo batzarra hurrengo urtarrilean egin eban Carlton Hotelean. Datu bi horreek batuta, aurtengo maiatzaren 15ean ospakizuna egin dabe leku berean. Ekitaldiaren babesleak Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala izan dira, eta bertan parte hartu dabe baita Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak be.

Ekitaldira 160 bat lagun batu dira, Alkarteko sortzaile, kide, laguntzaile, lagun eta aspaldiko kideen ondorengoek. Giro ederra sortu da, aspaldiko lagunak eta ezagunak agurtuz eta hasierako pausoak gogoratuz.

Ekitaldian Labayru Fundazioak egindako bideoa erakutsi da, Alkartearen sorrera, sortzaileak, egitasmoak eta emaitzak erakutsiz. Sortzaile hareen lekuko zuzena dan Leopoldo Zugazaren testigantzaren bitartez, Alkartearen helburu eta jokabideakaz jabetuteko eta orduko giroaren memoria egiteko aukera ezin hobea euki dogu partaide guztiok.

Horren ostean hitzaldiak egin dabez, Klaudio Barroeta Alkarteko presidenteak, Lorea Bilbao Euskera eta Kulturako Foru diputadeak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak.

Bilboko Udal Txistu Bandak pieza bi jo ditu ondoren, berbei musika-soinua jartzeko. Eta amaitzeko kopaua hartu dabe alkar agurtzeko aprobetxauaz.

Zorionak!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *